HEURAKO PINTXOAK

HEURAKO PINTXOAK

OSAGAIAK:

  • Txanpinoiak – 400 gramo
  • Heura-ko pakete bat
  • Soja-esnea azukrerik gabe – 200 ml
  • Azenarioa
  • Brokolia
  • Tomatea
  • Landare-salda – 1 pastilla
  • Irina – 50 gramo
  • Gatza – koilarakadatxo erdia
  • Esne-gain begetala – 50 gramo
  • Perrexila – 4 adartxo
  • Landare-gazta krematsua – 40 gramo

ELABORAKETA:

  1. Jarri olioa zartaginean berotzen, eta, bero dagoenean, bota heura eta eragin ondo gorritu eta kurruskaria izan arte, 4 minutu inguru.
  2. Kendu Heura zartaginetik eta gehitu azenarioa eta brokolia aldez aurretik ebakita. Salteatu 5 minutuz.
  3. Azenarioa eta brokolia prest daudenean, gehitu cherry tomateak eta kalabazina xerratan. Gehitu soja-saltsa eta prestatu bi minutuz.
  4. Osagai guztiak egosita dituzunean, egurrez edo metalez egindako makilatxoetan sartu eta kito.